Bitxikeriak!





GAILETEN ERREZETA AZKARRA


                               Lehenengo labea 180 gradutara berotu


Bigarrenez gurina, azukrea eta gatza nahastea da, ondo nahastu ondoren, bainila esentzia botako diogu eta berriz ere nahastuko dugu.



Hurrengo pausua arrautza gorringoak eta irina gehitzea da eta poliki-poliki oratzen joan



Ondoren txokolatea (nahi dugun beste edozer) gehituko diogu oreari


Orea prest dagoenean “film” paperarekin estaliko dugu eta 45minutu inguru alde batean utziko dugu.

Leku leun batean irina apur bat botako dugu eta arrabolaz zabalduko dugu orea.







Ondoren oreari nahi diogun forma emango diogu eta erretilu batean labean sartuko dugu 8-9 minutu bitartean 










Twitter.




Armiarma gailetak
Gaur Halloween eguna ospatzen denez, umeekin plater dibertigarria egiteko, armiarma gaileta beldurgarri batzuk prestatzea pentsatu dugu. Oso erraza iruditzen zaigu eta osagaiak nahiko merke eta erraz lortzen dira. 4-5 urteko umeekin egiteko dela uste dugu. Horrela, modu dibertigarri batean zerbait ezberdina eta originala egin dezakegu gure umeekin.


Osagaiak:
·         Oreo gailetak.
·         Erregaliza beltza.
·         Erregaliza gorria eta zuria.
·         Marrubizko mermelada.

Tresnak:
·         Artaziak
·         Platera

Nola prestatzen dira?
1-Oreo gailetak zabaldu behar ditugu.
2-  Artaziarekin, erregaliza beltzak zati txikietan moztu.
3- Erregaliza beltza, gailetaren barruan hankak balira bezala kokatu.
4- Erregaliza gorri eta zuri, zati txiki-txikietan moztu
5- Erregaliza gorri eta zuri, begi moduan  kokatu
6-Marrubizko mermelada gainetik bota, armiarmazko tela izango balitz bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario