martes, 27 de noviembre de 2012

Gure amona Mariaren agurra

Kaixo!! Maria Montessori naiz eta hemen nago nire bilobak blogean egindakoaren sintesia eta hausnarketa zuei azaltzeko. Izan ere, ibilbidearen amaiera heltzen ari da eta lauhilabeteko honetan ezagutza ugari barneratzeaz gain teknologien munduan murgildu dira. Hasiera batean, “Montessorirenbilobak” deskonfiantza zuten eta horri aurre egiteko erresistentzia aukeratu zuten. Horrez gain, autokritika beraien balio bezala hautatu zuten. Eta bidean zehar deskonfiantza alde batera ustea lortu dute autokritika, aldiz, areagotuz.. Hau begi-bistan utzi dute paper zorroan eta pentsarazteko ataletan, bertan egindako lanarekin haien eboluzioa ikus daiteke. Paper zorroari dagokionez, deskonfiantza alde batera geratu da haien buruetan konfiantzari aukera eman diote; egunean zehar ezagutza berriak ikastera eta burutzera ausartzeko gai izan direlako bai autonomiaz bai taldeka edota irakaslearen laguntzarekin. (Wikispace, Eduglogster, Delicious, Prezi…) Pentsarazteko atalari begira, berriz, autokritika balorea funtzeskoa izan da gaur egungo heziketari buruzko hainbat gai edo egoera gizarteari aurkezteko eta bere burua horretara zabaltzeko baita ere.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario