miércoles, 19 de septiembre de 2012

2012ko irailaren 12a.




Egungo haurrek etorkizun batean, gurekin konparatuta, IKT eko esperientzia sakonagoa izango dute .Hori txikitatik, Haur Hezkuntzatik, pixkanaka lantzen joan direlako suertatuko da baina gu pertsonalki eta talde bezala gure esperientzia daukagu baita ere.

Gure iritzia baieztatuz , esan beharra daukagu , Word, Powerpoint, Excel, Adobe reader, Paint, Movie maker, Autocad, Cocrodile eclipt,  Photoshop eta  Internet( sare sozialak, plataformak, hiztegiak, e- mailak eta blogak) erabili egin ditugula.

 Hauek, derrigorrezko hezkuntzan ikasitakoak eta etorkizun batean erabil dezakegunak izango direlakoan gaude. Baita Unibertsitateko klaseko lanak egiteko eta aisialdirako ere.

Baina IKTz aurretikan daukagun esperientzia erakatsi digu honakoetan parte hartzen duela baita ere ; irakasleen arteko harremanetan, planifikazioetan, gurasoekin kontaktuan egotean (bilera, umeen argazki eta lanak, …), ikasleak aurkezpenak egitean, internet erabiltzean edota arbela digitalak erabiltzean.

Honetaz gain, gaurko klasean, erresistentziaz eta baloreaz taldeka mintzatu egin dugu galdera hauei  erantzuna emanez; “¿Que resistencia me esta impidiendo actualizar mi potencial de aprendiza? ¿Que valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?” . Lehenengo eta behin, bakarka, galderei erantzunez bost hitzen zerrenda egin behar izan dugu. Gero hau taldeka komunean jarriz eta bi hitz hautatuz. Ez genituen arazorik izan erresistentziaz eztabaidatu genuenean eta baina baloreaz mintzatzean, berriz, desadostasun batzuk izan genituen. Nahi eta azkenean akordio batera heldu ginen. 

“Erresistentzia: Deskonfiantza”
“Balorea: Autokritika”